XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTONI: Au mutill kirtena.

JOSE: ¿Zerena?.

ANTONI: ¿Ez al dezu ikusten ori ez dala nere modukua?.

JOSE: Lana pranko izango dezu bada ori añako bat topatzen.

MANU: Gaztiak ishilik kapoyak arrautzak egiñ arte.

ANTONI: Lan ederra aitona.

MANU: Tira Pachi, esan zazu esan bear dezuna.

PACHI: Paraje charrian gaude.

MANU: Oberik bazeneki....

PACHI: Bai, atarira joango gera.

MANU: Gu geldi gaitezen emen, eta gaztiak dijuazela.

PACHI: Ez da komeni gu emen gelditzia.

MIKELA: ¿Nik ez det jakiñ bear zer aizek ekarri zaituen onera?.

PACHI: Nortekuak.

MIKELA: Ez det ezaguntzen orlako aizerik.

PACHI: ¿Nolakuak ezagutzen ditu bada?.

MIKELA: Emen aizeak izendatzen dira gis ontan, ifarra... egua....

PACHI: Ez da charra, ollaskuana bada.

MIKELA: ¿Zalia zera beraz?.

PACHI: Bai, noizik beiñ jabetzen gera oitaz ere.

JOSE: Nola diruz ez duten erosi bearrik izaten.

MIKELA: Zori onekuak.

PACHI: Ez andria altzibarkua.